Edukira joan

Lucio Urtubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau igeltsero anarkistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».
Lucio Urtubia

Bizitza
JaiotzaCascante1931ko otsailaren 18a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaParisko 20. barrutia2020ko uztailaren 18a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakigeltseroa, money counterfeiter (en) Itzuli eta aktibista
Lucio Urtubiaren bizitza azaltzen duen 'Gerezi garaia' eleberri grafikoaren azala (Mikel Santos, Txalaparta, 2018)

Lucio Urtubia Jimenez (Cascante, Nafarroa Garaia, 1931ko otsailaren 18a - Paris, Frantzia, 2020ko uztailaren 18a) igeltsero, banku-lapur eta militante anarkista zen. Europako Ezkerreko talde erradikalekin eginiko lanarengatik, Robin Hooden antzeko pertsonaia adeitsu eta borrokalaria kontsideratzen da. Albert Boadellak esan zuen bezala «Lucio Kixote bezalakoa da, baina ez zen haize-erroten aurka borrokatu, benetako erraldoien aurka baizik».

Lucio Urtubia Nafarroako Erriberako Cascante herrian jaio zen, familia oso pobre batean. Aita kartzelan sartu zuten karlista zelako, eta komunista bilakatu zen han. Gero, anarkismoaren berri izan zuenean, ohartu zen bera benetan anarkista zela.

Soldadutza egiten ari zela hasi zen kontrabandoan Espainiak eta Frantziak ezarritako mugan. Bere konpainiako biltegi batetik militantziarako material baliagarria pixkanaka lapurtzen hasi ziren. Baina azkenean ohartu egin ziren militarrak eta Luciok, baimen batengatik etxean zegoela aprobetxatuz, Frantziara alde egin zuen.

Parisen igeltsero zuen lan. Bertan gazteria anarkistekin biltzen hasi zen. Handik, gutxira, bere militantzia ikusirik, Makis gerrilla antifaxistako Quico Sabaté ezkutatzeko eskatu zioten. Hau bere erreferente garrantzitsu bilakatu zen bere bizitzan. Quico atxilotu egin zuten Frantzian; eta Luciok, Quico imitatuz, askatu bitartean, hainbat banku-lapurreta (desjabetzeak) egin zituen.

Azkenean desjabetzeak alde batera utzi zituzten. Izan ere, faltsifikazioekin bankuei dirutza ikaragarriak lapurtzeko gai zirela ohartu ziren. Faltsifikazio oso landuak egitera iritsi zen. Identitate dokumentuak, pasaporteak eta bankuetako txekeak egiten zituzten (batez ere First National City Bank banketxekoak, gaur egun Citibank deitua). Amerikako bankuko txekeekin Estatu Batuak hondoratzeko plana azaldu omen zion Che Guevarari. Justiziak hainbat tira-bira izan zituen bahiketa batean ustezko parte-hartze batengatik eta faltsifikazioengatik. Parisen hil zen 2020ko uztailaren 18an[1].

2007an bere bizitzari buruzko dokumentala estreinatu zen, Lucio izenekoa. Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi euskal zinemagileek zuzendutako dokumentala.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]